XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EUSKAL HERRIAN ZEHAR

SAGARDOTEGIAK

Sagardoa egiteko lehen pausoa sagarrak biltzea da.

Hau irailean, urrian eta azaroan egiten da.

Sagarrak kizkiaz edo eskuz biltzen dira.

Baina ez da edozein sagar biltzen.

Lurrean ustelduta daudenek ez dute balio sagardoa egiteko, azukre guztia galdu baitute.

Zuhaitzean daudenak ere ez dira biltzen, azukre eta zuku gutxi daukatelako...

Lurrean dauden sagar osoak bakarrik biltzen dira.

Sagardoa dolarean egiten da.

Dolarea sagarrez bete ondoren, sagarra zapaldu eta lehertu egiten da.

Lehen, prozesu hau oinez egiten zen.

Orain, berriz, makinaz.

Ateratzen den zukua upeletan sartzen da, eta hilabete pare bat uzten da behar duen alkohola edo graduak hartu arte.

Antzina Euskal Herri osoan zeuden sagarrondoak, eta sagardoa egiten zen.

Baina XVI. mendetik aurrera Bizkaian, Araban eta Nafarroan sagarrondoak gutxitu egin ziren, eta Gipuzkoan, berriz, indartu.